«Isilpean baina ez sekretuan» izan dute orain arte, baina publiko egin dute jada. Testura izeneko proiektu berria sortu dute Ander Mujikak (Napoka Iria, Anari), Felix eta Johannes Buff anaiek (Willis Drummond) eta Maialen Belaustegi Lapeyra artista eta bideo-jockeyak (Dodoma), eta laster argitaratuko dute lehen diskoa, Forbidden Colours zigiluaren eskutik. Oraingoz Belaustegik berak egindako azala baino ez dute zabaldu.
Testuraren ildo musikalaz ezer aipatu ez badute ere, sare sozialetan zabaldutako argazkien arabera, teklatuetan eta elektronikan oinarritutako proiektua izanen da.