Bizikletentzako trial parkea auzolanean egin dute Lesakan

Ttipi-Ttapa 2020ko aza. 4a, 18:00

Irain eskolako goiko frontoiaren ondoan bizikletentzako trial parkea egin dute herritar batzuk auzolanean, Lesakako udalaren laguntzarekin. Bizikletekin soilik eta edozeinek ibiltzeko irekia egonen da.

Debekatua dagogo motorrarekin eta mendi bizikletekin ibiltzea eta Lesako Udala ez da parke honetan gerta daitezkeen ezbeharren erantzule eginen. Herriko Etxetik adierazi dutenez, «kasu honetan ere, auzolanean egindako ekintza izan da, horrek ekartzen dituen baloreekin. Mila esker!».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun