1936an Asteasun jaio zen Dionisio Mujika Arrue (Asteasu, Gipuzkoa, 1936), baina Lesakan bizi zen 1960ko hamarkadatik. Bera izan zen Paulo Yantzi sariketa antolatzen aritu zena 1979tik aitzinera, Nafarroako Bertsolari Txapelketarik ez zen garaian. Denborarekin, Nafarroako Bertsolari Txapelketa bihurtu zen hasiera hartan Paulo Yantzi sariketa zena.
1993an Lesakako Beti Gazte elkartearen omenaldia jaso zuen. Zehazki, herriko bertsolari Josetxo Iantzi, Luis Olaetxea Makukoborda, Maurizio Mitxelena Barraka eta Dionisio Mujika omendu zituzten. 1999an, berriz, Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalean, Lesakan, omenaldia jaso zuen egindako lanagatik.