Lesakako Irain eskolara joateko bide segurua eraiki dute. Abuztu-irailean burututako obra honek, gurpildun aulkian edo bizikletan doazenei gune segurua eskainiko die. Obraren kostua 51.640,80 eurokoa izan da, eta Nafarroako Gobernuak 19.160,19 euroko dirulaguntza eman du. Obra hauen bitartez, Lesakako Udalak mugikortasunarekin duen konpromisoan aurrera pausuak ematen segitzen du.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.