Bortzirietan gazteen jolas apostuen eragina aztertzeko inkesta anonimoa abian jarri dute

Ttipi-Ttapa 2020ko aza. 4a, 11:00

Inkesta anonimoa izanen da.

Bortzirietako gizarte zerbitzuak gazteen jolas apostuen errealitate ikertzeko inkesta martxan jarri du.

Bortzirietan bizi den 15-30 urteko gazteei zuzendutako inkesta da eta bertan Bortziri mailan gazteen jolas apostuen eragina aztertu nahi da. Helburua, Bortzirietako gazte gehienen ikuspuntu eta iritziak jasotzea denez, Bortzirietako gizarte zerbitzuek mezua zabaltzeko eskatu dute. Inkestaren lotura hemen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun