Berako Udalak Altzateko haur parkea igande goizetan zikin agertzen ari dela salatu du

Ttipi-Ttapa 2020ko aza. 2a, 17:00

Berako Udal Etxeak igande goizetan Altzateko haur parkea zikin agertzen ari delako herritarren kexak jasotzen ari da.

Itxura denez, larunbat arratsetan jendea biltzen da bertan eta zaborra denean barna zabaldua agertzen da. Udalak jarrera hau onartezina dela aldarrikatu du, bertan zabor ontziak badirela argudiatuz. Espazio publikoak zaintzea denon ardura dela adierazi du eta herritar guztiek espazio honen erabilpena egiteko eskubidea baldin badute ere, hauek zaintzeko betebeharra dutela ere gaineratu du. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun