Eguzki panelak paratu dituzte Lesakako suhiltzaileen egoitzaren eta udal biltegiaren teilatuetan

Ttipi-Ttapa 2020ko urr. 30a, 14:00

Bi eraikin hauek eta Andra Mari Zahar Etxea argi-indarrez hornituko dituzte

Lesakako Udalak suhiltzaileen egoitzaren eta udal biltegiaren teilatuan eguzki panelak jarri ditu, Goiener taldeko Nafarkoopen laguntzarekin. Panel hauetan bilduko den eguzki energia aprobetxatuz, bi eraikinak eta Andra Mari zahar egoitza hornituko dituzte.

Kostu aldetik udalak 55.593,79 euroko inbertsioa egin du eta Nafarroako Gobernuak 30.576,58 euroko dirulaguntza eman du.

Modu honetara, eta Goiener bidelagun duela, udalak urrats bat gehiago ematen du ingurugiroarekin eta politika energetikoarekin duen konpromisoan, ahal den heinean auto-hornituz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun