Osasun etxeak zaintzeko eskatu dute profesionalek eta herritarrek Lesakan

Ttipi-Ttapa 2020ko urr. 28a, 11:00

Osasun etxea zaindu lelopean bertze asteazken batez elkarretaratzea egin dute gaur goizean Lesakako osasun zentroaren parean. Nafarroako Osasun Plataformak egindako deialdiaren bat eginez, eskualdeko bertze osasun etxeen aitzinean ere elkarretaratzeak egitekoak dituzte, bertzeak bertze, 11:00etan Leitzan eta 11:30ean Arizkunen. Lehen mailako osasun arreta babesteko eskatzen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun