Dokumentalarekin eta bakarrizketa umoretsuarekin abiatu dituzte Arantzan kultur egunak

Ttipi-Ttapa 2020ko urr. 26a, 14:30

Kultur egunen barne, ortziralean dokumentala eta larunbatean antzerkia izan zituzten Arantzan. Ortziralean, Oxigenoa euskarari 6.000 metrotan ere dokumental ederraz gozatu zuten herriko etxera hurbildu ziren herritarrek eta larunbatean, gogotik egin zuten irri Mirari Martiarenak eta Idoia Torregaraik eskolako patioan egin zuten Bakean dagoena bakean utzi bakarrizketa umoretsura joan zirenek.

Arantzako kultur egunen barne, larunbat honetan, Dama Beltzak emanaldia eginen dute Estitxu Pinatxok eta Mikel Santxezek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun