'Etxerik txikiena' haurrentzako antzerkia taulatuko dute igandean Berako kultur etxean

Ttipi-Ttapa 2020ko urr. 29a, 07:00

Ikuskizun honek haur errefuxiatuek haien sorterritik alde egiterakoan bizi duten ezbaia jorratzen du, haien helmuga zein izanen den ez dakitenean.

Azaroaren 1ean Berako Kultur Etxean Yarleku antzerki taldeak emanaldia eskainiko du. Saioa 17:00etan hasiko da eta 55 minutuko iraupena izanen du. Sarrerak egunean bertan leihatilan, 16:00etatik aitzinera, lau euroren truke eskuratu ahal izanen dira. Erosle bakoitzak gehienez ere lau sarrera erosi ahal izanen ditu. Segurtasun neurriak beteko dira eta edukiera %30era mugatuko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun