Kepa Ordoki-Memoria Historikoa Bidasoan elkartearen eskutik, Berako udalaren laguntzaz, Bidasoko deportatuak erakusketa ibiltaria ireki zuten Berako Kultur Etxean. Erakusketa urriaren 16an hasi zen eta azaroaren 1ean itxiko ditu ateak.
Kepa Ordoki-Memoria Historikoa Bidasoan elkarteak sortutako erakusketa 27 panelez osatzen da. XX. mendeko erregimen totalitarioetan hasita, deportazioaren testuingurua azaltzen da. Ondotik, Bidasoa inguruko eta Europako esparru nagusien berri ematen da. Azkenik, Bidasoko hainbat deportaturen xehetasunak azaltzen dira.