Astelehenean Bidasoko Bide Berdean kuneta berriak eraikitzeko lanak hasiko dituzte

Ttipi-Ttapa 2020ko urr. 25a, 12:00
Bidea, guztientzat (oinezkoak, bizikletak eta ibilgailuak) itxita egonen da urriaren 26 goizetik urriaren 31ra arte eta ibilgailuentzat urriaren 26tik azaroaren 8ra arte.

Bihar Bidasoko Bide Berdean, Igantzi eta Sunbilla arteko muga inguruan (Igantziko lurretan) kuneta berriak eraikitzeko lanak hasiko dituzte. Hori dela eta, Bide Berdea itxita egonen da Igantziko Bentetatik (Berrizaun), Sunbillako Larrakaitz tuneleraino. 

Inbertsio eta moldaketa lan hauekin, Uraren Bailarak osatzen duten udalek, Bidasoko Bide Berdea egokitzen jarraitzen dute, eta kasu honetan, Agenda 21eko dirulaguntza jasoko dute obraren zati bat finantziatzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun