Jubiloteka zerbitzua izanen dute Igantzin azarotik aitzinera

Ttipi-Ttapa 2020ko urr. 23a, 18:00
Azaroan hasita asteartero elkartuko dira 16:00etatik 18:30era.

Asteartero elkartuko dira, 16:00etatik 18:30era.

Gorputza mugiarazteko eta burua lantzeko aukera izanen dute azarotik aitzinera Igantziko Baratzondon. Ariketa egiteko, jolasteko, burua eta gorputza martxan mantendu bitartean, ongi pasatzeko aukera izanen dute parte-hartzaileek.

Koronabirusaren aurkako neurri guztiak bermatuz elkartzeko gunea eskainiko du Igantziko Udalak eta gune desinfektatuan, maskarak jantzita, gela erabilita eta segurtasun distantzia mantenduta elkartuko dira.

Azaroaren 3an, lehenbiziko asteartean, hasiko dute zerbitzua eta hortik aitzinera asteartero bilduko dira 16:00etatik 18:30era. Azaroan doan izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun