Ainhoa Arrizabalaga, Amaia Lasheras, Beñat Astiz, Bittori Elizalde, Eki Mateorena eta Lide Arrietarekin batera, eskualdetik bi ordezkari izanen dira txapelketan: Ekhiñe Zapiain beratarra eta Etxahun Azkarraga etxalartarra.
Ikusleek saioaz gozatzeko ez dute sarrerarik ordaindu beharko baina tokia erreserbatzeko nafarroa@bertsozale.eus helbidera idatzi ahal izanen dute. Izan ere, koronabirusa tarteko, edukiera %30era murriztuko dute. Horretaz gain, saio guztian maskara jantzita izan beharko da.