Liga hasi orduko utzi behar izan dute Beti Gazte eta Gure Txokoako futbol taldeek

Ttipi-Ttapa 2020ko urr. 22a, 11:00
Datozen bi asteburuetan bederen ez dute jokatzerik izanen Beti Gazte eta Gure Txokoako futbol taldeek.

Joan den asteburuan Gipuzkoan hasi zuten denboraldia lesakarrek eta beratarrek, baina datozen bi asteburuetan bederen ez dute jokatzerik izanen

Bortzirietako futbol talde nagusiek joan den asteburuan hasi zuten denboraldia. Gipuzkoako ligan ari diren Lesakako Beti Gazteko eta Berako Gure Txokoako taldeek etxetik kanpo jokatu zituzten lehen partidak. Nafarroako araudi berriarekin, ordea, oraingoz ez dute jokatzen segitzerik izanen, ez baitute Gipuzkoara joaterik. Asteburu honetan eta hurrengoan zituzten partidak, beraz, bertan behera gelditu dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun