Lehen mailako osasun arretaren defentsan elkarretaratzea egin dute Lesakan

Ttipi-Ttapa 2020ko urr. 21a, 11:00

Nafarroako Osasun Plataformak deituta, asteazkenetan lehen arretaren aldeko elkarretaratzeak egiten ari dira Nafarroako hainbat osasun zentrotan. Eskualdean, hirugarrenez, Lesakako osasun zentroaren aitzinean hainbat herritar, udal ordezkari eta osasun langile bildu dira.

Nafarroako Osasun Plataformak deituta, lehen mailako osasun arretaren eredua aldatzeko eskatuz asteazkenero elkarretaratzeak egiteko asmoa dute. Joan den urriaren 7an egin zuten lehenbizikoa eta gaurkoa hirugarrena izan da. Hemendik aitzinera, asteazkenero, 10:00etan Lesakako osasun zentroen aitzinean bilduko dira.

Nafarroako Osasun Plataformatik adierazi dutenez, «premiazkoa» iruditzen zaie «Osasun Departamentuak neurri zuzentzaileak» hartzea, «arretaren kalitateak okerrera egin ez dezan». Gisa berean, «osasun sistemaren kudeaketan aldaketa zorrotza» eskatu dute, eta «baliabide gehiago».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun