Mendekotasuna duten pertsonak zaintzeko oinarrizko zainketen ikastaroa eskainiko dute Lesakan

Ttipi-Ttapa 2020ko urr. 21a, 10:00

Azaroaren 2tik 6ra, 08:30etik 14.30era liburutegian izanen da

Mendekotasuna duten pertsonak zaintzeko oinarrizko zainketak ikastaroa eskainiko dute azaroaren 2tik 6ra arte Lesakako liburutegian, 08:30etik 14:30era. 30 orduko prestakuntza presentziala izanen da, sektorean, Nafarroan, lan egin eta gero enplegu-poltsa batean sartzeko.

Eguneroko bizimoduko oinarrizko jardueren zainketak, mugitzeak eta jarduera fisikoa, lehen sorospenak eta disfagia, transmititzen ahal diren eritasunen prebentzioa eta komunikazioa eta arreta alde psikologikoari landuko dituzte.

www.empleo.navarra.es webgunean, ‘Formación’ atalean eman daiteke izena. Horretarako, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuan enplegu eskatzaila gisa iedo enplegu hobekuntzan izena emanda egon behar da eta oinarrizko gaitasunak (linguistikoak eta irakurri eta idaztekoak) izan behar dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun