'Mendekotasuna duten pertsona zaintzeko oinarrizko zainketak' prestakuntza saioak Lesakan azaroaren 2tik 6a arte

Ttipi-Ttapa 2020ko urriaren 22a

Izen-emateko azken eguna urriaren 28a izanen da.

Ikastaroan parte hartzeko betekizunak Nafar Lansare Enplegu Zerbitzuan enplegu eskatzaile gisa izen emanda egotea edo enplegu hobekuntzan izena emanda egotea izanen da. Oinarrizko gaitasun linguitikoak, irakurri nahiz idatziz, izatea ezinbertzekoa izanen da.

Edukietan: eguneroko bizimoduko oinarrizko jardueren zainketak, mugitzeak eta jarduera fisikoa, lehen sorospenak eta disfragia, transmititzen ahal diren aritasunen prebentzioa eta, komunikazio nahiz arreta psikologikoa jorratuko dira.

Prestakuntza saioak azaroaren 2an hasiko dira Lesakako liburutegian 8:30etatik 14:30etara. 30 orduko prestakuntza presentziala izanan da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun