Mikel San Sebastian preso lesakarrak berriro ere baraua eginen du Iñaki Bilbaori elkartasuna adierazteko

Ttipi-Ttapa 2020ko urriaren 21a

Bigarren aldia izanen da San Sebastianek 24 orduko baraualdia egiten duela Bilbaori elkartasuna adierazteko.

Murtziako espetxean dagoen Mikel San Sebastian Gaztelumendi Lesakako preso politikoak 24 orduko baraualdia eginen du gaur, urriak 21, Puertoko kartzelan gose-greban dagoen Iñaki Bilbaori elkartasuna adierazteko. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun