Bortzirietan 'Agenda 21' inkesta abiatu dute herritarren iritzia biltzeko

Ttipi-Ttapa 2020ko urr. 22a, 12:00
Aurreko batzarra Malerrekan egin zen.

Agenda 21 programaren bitartez Bortzirietako herrietan dauden zerbitzuak hobetu nahi dira. Honetarako, herritarrei inkesta betetzeko deia zabaldu zaie.

Inkesta honen bidez Bortzietan bizi direnek herrian eskaintzen diren zerbitzuekiko duten asebetetze maila aztertu nahi dute. Hainbat arlo aintzat hartuko dituzte: ingurumena, birziklapena, kultura, bertako produktuen ezagutza, berdintasun saila eta kirol zerbitzuak, bertzeak bertze. Aurten Covid-19ak baldintzatuta, galdeketa inkesta bidez egitea erabaki da.

Aurreko urtean ekimen hau Malerreka eta Bertizaranan gauzatu zen, eta baliteke hurrengo urteetan Baztanen egitea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun