Arantzako Euskara Batzordeak antolatuta, ortziralean, urriak 23, herriko etxeko aretoan Oxigenoa euskarari 6.000 metrotan ere dokumentala ikusteko aukera izanen da, 19:30ean. 2018an 12 euskal mendizalek eta bederatzi xerpa gaztek Himalaiara eginiko espedizioan oinarritua da.
Larunbatean, urriak 24, Mirari Martiarena eta Idoia Torregarairekin, Bakean dagoena bakean utzi umorezko bakarrizketa izanen da, 19:00etan eskolan. Hasiera batean, igandean Maksin magoarekin ikuskizuna iragarria bazuten ere, azkenean, bertan behera utzi dute.
Arantzako Kultur Egunek heldu den astean izanen dute segida. Urriaren 31n, Dama Beltzak taldearen kontzertua izanen da eskolan, Estitxu Pinatxo beratarraren eta Mikel Santxez lesakarraren eskutik.