Lesakako Beti Gazte elkartearen urteko batzarra urriaren 24an eginen dute

Ttipi-Ttapa 2020ko urr. 20a, 12:00
Bertze hainbat jardueren artean, Munduko sokatira txapelketan parte hartu du aurten Beti Gazteko sokatira taldeak.

Larunbatean 19:00etan lehenbiziko deialdian eta 19:30ean bigarrenean

Lesakako Beti Gazte elkarteak urteko ohiko batzar nagusia deitu urriaren 24an, larunbatean 19:00etan lehenbiziko deialdian eta 19:30ean bigarrenean. Batzarra elkartearen egoitzan eginen da. Covid-19a dela eta, lokalaren edukiera 50 pertsonakoa izanen da eta une oro errespetatu behar dira eskatutako neurriak. Batzarra bertaratuta egiterik ez badagi, web-orrian (www.betigazte.net) jakinaraziko da batzarrean bideokonferentziaren bidez parte hartzeko aukera.

Bileraren gai-zerrendari dagokionez, lehenik, 2019ko batzarraren akta irakurri eta, bidezko bada, onartu eginen da. Ondotik, 2019an egindako ekitaldiak eta kontuen balantzea aztertuko dituzte, gero 2020ko ekitaldiak eta aurrekontua; kuotak eguneratzea; askotariko informazioa eta zuzendaritza batzordearen berritzea, eskari-galderen txandarekin bukatzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun