Alkaiagan haizeak zuhaitza bota du bidera

Ttipi-Ttapa 2020ko urr. 19a, 14:16

Haize hego zakarrak zuhaitza bota du gaur goizean bidera. Alkaiagan gertatu da, Gartzinea baserriaren parean, eta bidea aldez bertze oztopatua utzi du, baina garbitu dute dagoeneko. Gaurtik asteazkenera bitarte haize zakarra iragarria dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun