Baztan-Bidasoko pentsionistak elkartzen hasi dira berriro

Ttipi-Ttapa 2020ko urr. 19a, 14:17

Baztan-Bidasoko pentsionistak martxan hilabeteroko elkarretaratze dinamika hartu du berriro. Astelehen eguerdian bildu dira Lesakako Plaza Zaharrean. Beraien aldarrikapen nagusien artean hauek daude: pentsio sistema publikoa, non pentsio duinak bermatuko diren eta 1.080 euroko guttiengo pentsioa, Europako Karta Sozialak aholkatzen duen moduan.

Urteko egutegia

Aitzinera begira eskualdean eginen dituzten elkarretaratzeen berri ere eman du Baztan-Bidasoko pentsionistak martxan elkarteak. Honela, Lesakakoaren ondotik, azaroaren 16an Elizondoko Foruen Plazan eginen dute; abenduaren 21ean Berako Iamoteneko aparkalekuan; urtarrilaren 18an Doneztebeko eskolaren aitzinean; otsailaren 15ean Lesakako Plaza Zaharrean; martxoaren 15ean Elizondoko Foruen Plazan; apirilaren 19an Berako Iamoteneko aparkalekuan; maiatzaren 17an Doneztebeko eskolaren aitzinean eta ekainaren 21ean Lesakako Plaza Zaharrean. Elkarretaratze guztiak 12:00etan izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun