Ipar Martxa hastapen ikastaroa antolatu zuen Lesakako Beti Gazte elkarteak urriaren 17an eta arrakastatsua suertatu zen. Larunbatean goiz eta arratsaldez, Harriondoa Kultur Etxearen atariko belagian aritu ziren makilekin trebatzen hogei lagun baino gehiago.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.