Lesakan 40 marihuana landare atzeman berri ditu Foruzaingoak

Ttipi-Ttapa 2020ko urr. 19a, 13:30

Foruzaingoaren Elizondoko komisariako agenteek 40 marihuana-landare atzeman berri dituzte Lesakan, ia 2 metroko altuera zutenak. Jakitera eman dutenez, herritarrek emandako abisuari esker gauzatu omen dute polizia-operazioa eta, dagoeneko, 120 marihuana-landare baino gehiago atzeman omen dituzte Bortzirietan. Moztu eta menditik erretiratu ondotik birrindu eta konpostatzeko bideratu omen dituzte. Ohar berean zehaztu dutenez, saltzera iritsi izan balira, 60.000 euroko irabaziak izanen omen zituzten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun