Zalain Zokoko bidea moldatu du Lesakako udalak

Ttipi-Ttapa 2020ko urr. 19a, 20:00

Zalain Zokoko auzotarren eskaeraren ondorioz, Zalaingo fabrika ingurutik hasi eta Zalain Zokoko zubira arte kuneta garbitzeko lanak eginarazi ditu Lesakako Udalak. Javier Alzugaray Hondeaketa eta Garraio Lanak enpresak egin ditu lanak 2.674,10 euroren truke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun