'Cóncavo-convexo' ikuskizuna Lesakan urriaren 17an eskainiko dute

Ttipi-Ttapa 2020ko urriaren 16a

Jon Lopez, Gaizka Sarasola eta Martxel Rodriguez, Berako Kultur Etxean eskaini zuten emanaldiaren ondotik.

Led Silhouette taldearen eskutik, larunbatean 19:00etan hasiko da emanaldia Harriondoa Kultur Etxean

Urriaren 17an, larunbata, Jon López eta Martxel Rodriguezek zuzendutako Cóncavo-Convexo ikuskizuna eskainiko du Led Silhouette taldeak Lesakako Harriondo Kultur Etxean 19:00etan. Bi dantzariek Gaizka Sarasolak konposatutako musikarekin dantzatzen dute ikuskizunean. Sarrerak Lesakako Xagu eta Telletxea dendetan, sei eurotan, eskuragarri daude. Emanaldia Nafarroako Antzoki Sareak antolatu du, Nafarroako Gobernuaren eta Lesakako Udalaren laguntzarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun