'Erlauntza' antzezlanarekin gozatu dute Beran

Ttipi-Ttapa 2020ko urriaren 16a

Goldatz Berako Emakume Talde Feministak antolatuta, «malkoak eta irriak baimenik gabe nahasten dituen» Erlauntza antzezlanaz gozatzeko aukera izan zuten atzo arratsaldean Berako Kultur Etxean. Osasun arauak tarteko edukiera dezente mugatu behar izan zuten eta hamar minutu azpitik agortu ziren sarrerak. Jende aunitzek kanpoan gelditu behar izan zuen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun