Xabier Silveira eta Erika Lagoma larunbatean Hitzetik Hortzera saioan

Ttipi-Ttapa 2020ko urr. 16a, 19:00
Erika Lagoma eta Xabier Silveira larunbatean, 21:00etan, Hitzetik Hortzera ETB1eko saioan izanen dira..

Denboraldi baterako aldendu ostean, plazan berragertzea erabaki dute bi bertsolari lesakarrek eta larunbatean, 21:00etan, Hitzetik Hortzera ETB1eko saioan izanen dira.

Larunbateko programan Erika Lagoma eta Xabier Silveira bertsolari lesakarrek beraien bertsolaritza ibilbidea nahiz gorabeherak kontatuko dituzte. Larunbateko Hitzetik Hortzera saioa, bi bertsolarien herritik eskainiko da.

Lagomak erronka bota zion bere buruari, 40 urte betetakoan txapelketan izen-emango zuela berriro. Datorren urtean beteko ditu, eta aurten hasi da plazei baiezkoak ematen. Silveira ziur zegoen ez zuela inoiz berriro jendaurrean kantatuko. Horixe erabaki zuen duela zazpi urte, baina, pixkanaka, bertso-eskoletan hasi da berriro eta, han, doinu eta bertso zaharren artean, umetako ilusioarekin egin du topo. Bera ere hasi da plazak egiten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun