Berako San Jose zahar etxean erizain bat behar dute

Ttipi-Ttapa 2020ko urr. 15a, 09:00
Urtebeteko lanaldia eskaini dute, ondotik mugagabea egiteko aukerarekin.

Interesatuek 948 63 01 04 telefonora deitu eta Amaiarekin harremanetan jartzeko eska dezakete.

Berako San Jose zahar etxean lanaldi osoan lan egiteko erizain bat behar dute. Erizaintza gradua edo diplomatura izatea eskatu dute eta euskaraz jakitea edota geriatrian aritua izatea baloratuko dute. Hasiera batean urtebeteko kontratua eskainiko dute, gero mugagabea egiteko aukerarekin.

Interesa dutenek 948 63 01 04 telefonora (Amaia) deitu edo resibera@laresnavarra.org helbidera curriculuma bidal dezakete azaroaren 13a baino lehen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun