Lehen mailako osasun arretaren alde elkarretaratzea egin dute Lesakan

Ttipi-Ttapa 2020ko urr. 14a, 13:30

Osasun etxea zaindu lelopean elkarretaratzeak deituak ditu Nafarroako Osasun Plataformak asteazkenetan. Joan den asteazkenean hasi ziren eta gaur egin dute bigarrena. Eskualdean Lesakako osasun zentroaren aitzinean hainbat herritar eta osasun langile bildu dira. Elizondo, Doneztebe eta Leitzako osasun zentroetan, ordea, ez dute elkarretaratzerik egin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun