Bi asteburutako ekitaldiekin osatu dute Etxalarko Kultur Egunak

Ttipi-Ttapa 2020ko urr. 13a, 08:00
Urriaren 16tik 23ra hiru ekitaldi eskainiko dira.

Urriaren 16tik 23ra hiru ekitaldi eskainiko ditu Etxalarko Euskara Batzordeak. Lehenengo ekitaldia eskolako umeentzat Maksim magoa izanen da urriaren 16an, 11:00etan. Bigarrena, hurrengo egunean, larunbatarekin izanen da. Kasu honetan, helduagoentzat izanen den Oihan Vegaren Euskañolitis. Zergatik praktikatzen dugu sexua euskaraz? bakarrizketa eskainiko da Etxalarko kultur etxean. Kultur egunei amaiera emateko, urriaren 23an Euskaraldia. Ahobizi eta belarriprest tailerra antolatu dute kultur etxean 19:00etan. Ohar moduan, ekitaldi guztietan sartzen ahal den jende kopurua mugatua izanen da, osasun egoera dela eta.

Oihan Vegaren bakarrizketa

Aurreko bakarrizketaren arrakasta ikusirik, ikuskizun berria aurkeztu du Oihan Vegak. Umorea eta sarkasmoa erabiliz, euskararen erabileraren inguruko hausnarketa egitera gonbidatzen gaitu aurkezleak. Bakarrizketa, musika, kantuz eta zinez girotzen ditu.

Vegak, era umoretsuan, telebistako filmeak berreskuratuko ditu euskal zinemaren inguruko azterketa ironiko bate gin nahiean. Kritika komikoa egiteko asmoz, hainbat galdera plazaratuko ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun