Arantzako udal liburutegia berriz zabaldu dute

Ttipi-Ttapa 2020ko urr. 12a, 09:00

Martxoan, Covid-19ak sortutako egoera zela eta, udal liburutegia itxi zuten Arantzan. Zazpi hilabeteko geldialdiaren ondotik, joan den astean zabaldu zituen berriz ateak. Astelehen eta asteazkenetan irekiko dute, osasun neurriak hartuta.

Arantzako Udalak jakinarazi duenez, astelehen eta asteazkenetan 16:30etik 18:00etara irekiko dute, baina segurtasuna bermatzeko, liburuak hartu eta uzteko bakarrik izanen da zabalik. Tarte horretan zaintzaile bakarra izanen da –lehen bi izaten ziren– eta bi lagun baino gehiago ezin izanen dira aldi berean barrenean egon, eta etxe berekoak baldin badira hiru.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun