Sor Juanak 13 urte eman ditu Berako zahar etxean lanean, Sor Agustinak 20 urte, Sor Concepcionek 17 urte, Sor Isabelek 10 urte eta Sor Mª Jesusek hiru urte. Heldu den hilabetean utziko dute Berako egoitza eta agur xumea baina berezia egin nahi izan zieten atzo zahar etxekoek. Beñardo Barredok jota batzuk kantatu zizkien, gero opariak ere eman zizkieten eta ondotik Agur Jauna txistuarekin eskaini zieten. Luntx eder batekin borobildu zuten omenaldia.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!