Bidaurretan gisa honetako baratzea daukaten Aingeru eta Mikel izanen dira hizlari. Hitzaldian, beraien esperientzia kontatzeaz gain, horrelako proiektu bat martxan jartzeko eman beharreko pausuak, alderdi teoriko nahiz praktikoak, azalduko dituzte. Azalpenak argazkien bidez emanen dira eta bertaratzen direnen galderak eta zalantzak argitzen ahaleginduko dira. Tokiak mugatuak izanen direla ohartarazi dute eta, beraz, parte-hartzeko izen-ematea beharrezkoa izanen da e-Posta bidez info@bidazi.eus edo Bidazira dei eginez. Izena emateko azken eguna urriaren 19a izanen da.