Su-egur loteak eskatzeko epea ireki du Arantzako Udalak

Ttipi-Ttapa 2020ko urr. 7a, 10:00
Azaroaren 6a baino lehen egin beharko da eskaera Arantzako Udaletxean

Azaroaren 6a baino lehen egin behar da eskaera.

Azkeneko urteetan egin den bezala, Arantzako Udalak su egurretarako loteak esleitu behar ditu. Bi aukera izanen dira: alde batetik, hala nahi dutenei egurra etxeraino eramanen diete kamioian eta bertzetik, norberak garraiatzeko aukera ere izanen da. Interesatuek Herriko Etxera deitu beharko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun