Su-egur loteak esleituko ditu Etxalarko Udalak

Ttipi-Ttapa 2020ko urr. 6a, 19:00
Urriaren 31 arte egin daiteke egur-lotearen eskaera Etxalarren

Interesatuek urriaren 31 baino lehen egin beharko dute eskaera eta 10 euro gehi egur lotea prestatzeko lana ordaindu beharko dute.

2021eko etxeko su-egurra eskaintzen du Etxalarko Udalak. Egur lote hau eskuratzeko hainbat baldintza orokor bete behar dira. Egur lotea eskatzeko epea urriaren 1etik 31ra izanen da eta epez kanpoko eskaerek 5 euro gehiago ordaindu beharko dituzte. Familia unitate bakoitzari egur lote bat banatuko zaio, eta ezin izanen da loterik eskatu udalarekin zorren bat baldin bada. Egur lotea herritik ateratzea debekatua dago, egurra bizilagunek aprobetxatzeko baita. Udalak honen berri izango balu, hurrengo urtean ez dio loterik eskainiko. Etxalarko Udalak egurra etxera eramateko zerbitzua ere eskainiko du. Informazio gehiago Etxalarko Udaleko webgunean

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun