Beran atxilotu dute foruzainen kontrol batetik ihes egin, kontrako noranzkoan gidatu eta hiru drogatan positibo emateagatik

Ttipi-Ttapa 2020ko urr. 4a, 17:05

Foruzaingoak jakitera eman duenez, Beran atxilotu duten 31 urteko irundarrak bazituen Donostiako, Irungo eta Iruñeko epaitegietan non zegoen jakiteko hiru seinalamendu. Beran trafiko kontrol batean gelditu zuten baina, ageri denez, kontroletik ihes egin eta kontrako noranzkoan gidatu zuen, ihesaldian hainbat gidari bere bidetik baztertzera behartuz. Ausarkeriaz gidatzeagatik atxilotu ondotik, bere gauzen artean sei gramo speed eta 10 gramo marihuana aurkitu zizkioten eta egin zioten drogen testean positibo eman zuen anfetaminan, metanfetaminan eta cannabisean.

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun