Ipar martxa ikastaroa izanen da urriaren 17an Lesakan

Ttipi-Ttapa 2020ko urr. 5a, 08:00
Hiru orduko ikastaro teoriko-praktikoa eskainiko dute.

Urriaren 8ra, ortzegunera, arte eman daiteke izena.

Beti Gaztek, Lesakako Udalaren laguntzaz, antolatuta, ipar martxa ikastaroa izanen da urriaren 17an, larunbatean, Lesakan. Hiru orduko ikastaro teoriko-praktikoa izanen da eta bi txanda eskainiko dira: goizez, 10:00etan; eta arratsaldez, 16:00etan. Komentuko belardian bilduko dira.

Izen-ematea urriaren 8ra arte dago irekita eta ortzegunean 19:00etatik 20:30era bitarte elkartearen egoitzara joanez egin daiteke. Bazkide direnek 10 euro eta bazkide ez direnek 13 ordaindu beharko dituzte.

Jakinarazi dutenez, jende nahikoa apuntatzen ez bada ordutegia edota eguna aldatu ahal izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun