Bisita gidatuak
Urriaren 3ean, larunbata, hasiko dira ehiza tradizio xahar hau ezagutzeko bisita gidatuak ere. Urtero bezala, urriaren 1a eta azaroaren 20a bitarteko larunbat, igande eta besta egunetan eginen dira bisitak. Aurtengo berrikuntza ordutegiarena izanen da, bi bisita izanen baitira egunean: bat euskaraz, goizeko 10:00etan eta bertzea gazteleraz, eguerdiko 12:00etan. Covid-19 pandemia dela eta, osasun agintarien gomendio eta betebehar guztiak beteko dira.