Hasteko, oroimen mintegia antolatu dute urriaren 7tik aitzinera, asteazkenetan 16:00etatik 17:30era. Adimenaren eragintza eta narriadura kognitiboaren aurrezaintzea, energiaz betetako bizimodu aktiboa lortzeko tailerra izanen da, Ramoni Ordokiren zuzendaritzapean. Izen-ematea Ramoni berari deituta (661 34 56 39 telefonoa) edo jubilatuen elkartean bertan egin daiteke.
Informatika ikastaroa ere eskainiko dute urriaren 20tik azaroaren 19ra, astelehen eta ortzegunetan, 16:30etik 18:30era. Bi maila izanen dira, hastapena eta ikastaro aurreratua. Izen-ematea jubilatuen elkartean egin daiteke. Honen ondotik, eskariaren arabera, sakeleko telefonoaren erabilerarako ikastaroarekin segituko dute.
Urrian hasiko diren ikastaro hauez gain, irailetik hasita soinketa ikastaroa ere egiten ari dira elkartean
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!