Lurraren Eguna harremantze eta lagunarteko ospakizun bat denez, aurten, antolatzaileek ez ospatzeko hautua egin dute. Hurrengo bilera urriaren 7an egitea adostu dute eta behin pandemia menperatuta dagoenean, Berako Kultura Batzordeak, Gure Txokoa elkarteak eta Ikastetxeetako zenbait guraso bilduko dira Lurraren Egunaren 34. edizioa antolatzeko.