Amiantoak jota hil zen Lesakako Arcelor fabrikako langilea gogoan elkarretaratzea egin du LABek Iruñean

Ttipi-Ttapa 2020ko ira. 29a, 13:00

Justizia Jauregiaren aitzinean egin du elkarretaratzea gaur goizean LABek, Iruñean.

Amiantoak jota hil zen Arcelor enpresaren Lesakako fabrikako Teo Vila langilea eta, horren harira, gaur epaiketa egin dute, enpresaren ardura zehazteko. Hori dela eta, LAB sindikatuak elkarretaratzea egin du Iruñean, Justizia Jauregiaren aitzinean, eta Teo Vilaren heriotza salatzeaz gain, bertze kasu batzuk argitzeko prozedurak eta neurriak hartzea exijitu du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun