Nordex enpresak parke eolikoa paratu nahi du Lesakan eta gaia kezka handiarekin hartu dute auzotarrek. Horren karietara, Endara Bizirik taldea ere sortu dute.
Saran ere haize erroten eragina sumatuko dutela uste dute eta horregatik informazioa emateko bilkura antolatu du Endara Bizirik plataformak ortzirale honetan, urriaren 2an. 20:00etan egina dute hitzordua, Jean Aniotzbehere gelan. Alegazioen fasea irekitzean Sarako Herriko Kontseiluari parte hartzeko galdeginen diote.