Gimnasia egiteko makinak paratu dituzte Igantzin

Ttipi-Ttapa 2020ko ira. 28a, 14:00

Igantzin gimnasia egiteko makinak paratu dituzte. Berrizaun eta Talaiako bidean, inguru ederraz gozatu bidenabar, gerriak astintzeko aukera izanen dute herritarrek.

Bukatu zaizkigu alferkerietarako aitzakiak! Negua heldu den honetan, hezurrak gogortzen utzi gabe, paratu dituzte herrian gimnasia egiteko makinak. Talaiako bidean eta Berrizaunen paratu dituzte. Lotsak baztertu eta hezurrak indartu!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun