Hiru pertsona zaurituak N-121-A errepidean, Igantziko eremuan, gertatu den auto istripu larrian

Ttipi-Ttapa 2020ko ira. 26a, 16:15
Istripua hiru erreiko zati batean gertatu da, Etxalarko Benta eta Berrizaun artean, bi ibilgailuk buruz buru talka egin dutenean. Istripuaren ondorioz hiru pertsona daude zaurituak, horietatik bi larri, 64 eta 45 urteko gizonezkoak. Bi hauek ospitalera eraman dituzte (Bidasokora eta Donostiakora) baina ez hirugarrena, zauri arinagoak zituelako. Foruzaingoaren atestatu-taldea istripuaren kausak eta dinamika ikertzen ari da. Oronozko suhiltzaileak eta Lesakako osasun zentroko osasun langileak artatu dute istripua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun