Astero ordubeteko saioa eskainiko du Estitxu Pinatxok Naiz Irratian. Zentsuraren kontra 'Gramofonoa' saioak emanen dio horretarako aitzakia eta denboraldi osoan bere tartetxoa izanen du. Beratarrak bere pasio nagusia, musika, izanen du ardatz eta zentsuraren bueltan eraikiko ditu ortziraletako saioak, 15:00etatik 16:00etara.