Aitzineko urteetan Lizarietako tradizioaren bestan ateratako argazkiak ikusgai

Ttipi-Ttapa 2020ko ira. 27a, 10:00

Sara eta Etxalar arteko ihizi-hitzarmena berretsi bidenabar, usategietako tradizioaren besta handia izaten da urtero garai honetan Lizarietako lepoan. Horren bueltan denetarik antolatu ohi dituzte: artisauen postuak, erakustaldiak, dantza saioak, puzgarriak, etxalartarren eta saratarren arteko botaluze partida, karrote botatzeko txapelketa, herri bazkaria... Aurten, ordea, ezohiko egoera dela eta, alde batera utzi dituzte. Aurtengo bestaren faltan, TTIPI-TTAPAk 2014, 2016, 2017 eta 2019ko argazkiak ekarri nahi izan ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun