Berako gaita eta atabal tailerrean izena emateko epea zabaldu dute

Ttipi-Ttapa 2020ko ira. 25a, 15:00

Berako Udalak eta Berako Kultur Batzordeak gaita eta atabal tailerra antolatu dute. Saioak urritik ekainera bitartean izanen dira Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolan. Izena emateko azken eguna urriaren 15a izanen da. 

Gaita eta atabal tailerrak larunbat goizetan 12:00etatik 13:00etara izanen dira Berako Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolan. Kurtso guztiko ikastaroak 100 euro balio du eta izen ematea esteka honetan sakatuta egin daiteke. Ikastaroak aurrera ateratzeko gutienez bortz lagun beharko dira. 

Argibide eta informazio gehiago nahi duenak Berako kultur etxean deitu edo idatzi dezake. 948 63 12 22 telefonora edo kultura@bera.eus e-postara. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun